Erbina ahizpek kirol prentsa elkartearen oroigarria jaso dute
ORDIZIA // Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak 32. Gala eta sari banaketa egin ditu aste honetan, Donostiako Aquariumean. Kirolari onenen sari nagusiak Mikel Oiartzabalek eta Martin Zubimendik jaso dituzte, baina beste hainbat kirolariren lana aitortu dute, tartean, Amaia eta Lide Erbina errugbi jokalari ordiziarrena.