Noka aurkeztuko dute urteko lehen Bixi-Bixi saioa
SEGURA // Gaur izango da 2022ko Bixi-Bixiko lehenengo saioa. Seguran bizi den Tatiana Carmona barakaldoztarra bere euskalduntze bideaz ariko da. Iñaki Murua ere izango da saioan eta Gabino Muruak euskaraz egoki aritzeko aholkua emango du. Iruñeko Laba gunea eta Berbaxerka hitz-jolasa izango dute hizpide gaurkoan. Saioaren berezitasunari eutsiz, Olatz Etxeberriak eta Lierni Elortzak noka aurkeztuko dute saioa.