Igande arratsaldera itzuli da haurrentzako zinema Legazpin
Hilean behin izango dira saioak, 16:30ean hasita. Igande honetan izango da urteko lehena, 16:30ean. 'Encanto' filma emango dute.
Asteburu honetatik aurrera, igande arratsaldeetara itzuliko dira haurrentzako zinema emanaldiak Legazpiko Latxartegi aretoan. Igande honetako pelikula Encanto izango da, eta 16:30ean hasiko da.
COVID-19ak eraginda, larunbat arratsaldeetara aldatu ziren haurrentzako zinema saioak Legazpin. Aurretik ere murriztuta zeuden saioak, “erantzun eskasa jasotzen zutelako”, udaleko kultura sailak gogoratu duenez: iganderoko saioak hilean saio bakarrera mugatu zituzten. COVID-aren eraginez, larunbat arratsaldera pasa zen hileko emanaldi bakar hori, eta hala hasi zen azken denboraldia urrian. Baina azken hilabeteetan zinemara joan den haurren kopurua ez dela handitu ikusita, eta gurasoek igandea egun egokiagoa dela uste dutelako, emanaldiak berriz ere igandeetan izatea erabaki dute. Hilean bat izango da, gehienez bi, 16:30ean.