Lemniskatak 'Lehen droneak' erakusketa Lazkaon jarri du
LAZKAO // Astelehenaz geroztik, Lazkaoko kultur etxean dago Lemniskata zientzia elkartearen Zeruaren konkista, lehen droneak erakusketa. Urtarrilaren 27ra arte egongo da han. Leonardo Torres Quevedo ingeniari espainiarrari buruzko informazio-bilduma da. Logika matematikoari eta kalkulu-metodoei buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen, duela ehun urte.













