Telefono antena berrien instalazioak telebistaren seinalean eragindako gorabeherak erreklamatzeko epea amaitzear
LLEGA800 enpresak konponduko ditu gorabehera horiek, dohainik. Brinkolako bizilagunak dira telebista seinalaren harreran aldaketarik jasan ez duten bakarrak.
Legazpiko Udalak jakinarazi duenez, 4G telefonia mugikorreko antena berrien instalazioak hainbat gorabehera eragin ditu Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) seinalean, eta horien konponketa eskatzeko epea hilaren 31n amaituko da. LLEGA800 enpresak konponduko ditu, dohainik. Eskaera 900 833 999 telefono zenbakian egin behar da.
LLEGA800 enpresak LTDren erabiltzaileen harrera instalazioetan jardungo du gorabeherak konpontzeko eta, aldi berean, 4. belaunaldiko telefonia mugikorreko banda estazioak (4G 800 MHz-ko bandan) martxan jartzeak LTDari eragiten ez diola bermatuko du.
Brinkolako bizilagunak dira antena berrien instalazioekin telebista seinalearen harreran kalteak izan ez dituzten bakarra, antena horien eragina ez baita auzoraino iristen.