Auzipetuak epaiketan aitortu du bera izan zela 2019an Beasainen emakume bat bortxatu zuena
Gaur hasi da 2019ko uztailaren 13an Beasainen emakume bat bortxatzeagatik atxilotu zuten gizonaren kontrako epaiketa. Gizonak orain arte deklaratu nahi izan ez badu ere, gaur epaiketan aitortu egin du bera izan zela egun horretan Beasainen neska bortxatu zuena.
Gaur hasi da 2019ko uztailaren 13an Beasainen (Gipuzkoa) emakume bat bortxatzeagatik egun batzuk geroago atxilotu zuten gizonaren kontrako epaiketa. Gizonak orain arte deklaratu nahi izan ez badu ere, gaur epaiketan aitortu egin du bera izan zela egun horretan Beasainen emakumea bortxatu zuena, eta gaineratu du ez dela gertatutakoaz oroitzen. «Bai, aitortzen dut, baina ez naiz gogoratzen. Ezin dut justizia engainatu», esan du.
Epaiketa hasi aurretik Malu Valles emakumearen abokatuak azaldu du zigor handia espero duela defentsak, instrukzioa «bikaina» izan delako eta ikerketa «ondo lotuta» dagoelako; haren arabera, frogek erakusten dute auzipetua dela bortxatzailea. Uztailaren 19an atxilotu zuten Lazkaon. Poliziak uste du saileko bortxatzaile bat dela, eta 2012tik Gipuzkoan izan ziren beste bortxaketa batzuk ere gizon horri egozten dizkio; bost prozesu ditu irekita denera, eta gaur hasi dena da epaituko duten lehena.
Irakurri albiste osoa Berria.eus webgunean.