Euskal Etxeak gonbidatuta, hiri erdiguneko San Ignazio edo euskaldunen elizan egin dute emanaldia, Oñatiko Aita Madinaa taldeko beste txistulari batzuekin batera.
Igande arratsaldeko laurak hamar gutxian izan zuen ezbeharra, N-1en, Gasteizerako norantzan. Bertan hil zen 52 urteko gizonezko lazkaotarra. Ertzaintzak ikerketa hasi du, arrazoiak argitzeko.
Gaur hasi da 2019ko uztailaren 13an Beasainen emakume bat bortxatzeagatik atxilotu zuten gizonaren kontrako epaiketa. Gizonak orain arte deklaratu nahi izan ez badu ere, gaur epaiketan aitortu egin du bera izan zela egun horretan Beasainen neska bortxatu zuena.
Oraindik ere normaltasunetik urrun, baina bigarren astez jarraian beherantz egin dute koronabirusaren datuek. Osasun Sailak 509 kasuren berri eman du gaurko txostenean, joan den astelehenean baino 200 gutxiago.
38 urte ditu, eta oraindik futbolean jarraitzen du. Urola taldearekin 300 partida jokatu dituela eta, klubaren omenaldia jaso du. Tatuaje denda dauka Zumarragan, eta areto dantzak ere praktikatzen ditu. Geldirik egotekoa, behintzat, ez da Juan Nuñez.
1936ko altxamendu militarrari eta faxisten aurrerabideari aurka egiteko Candido Saseta kapitainak diseinatu zuen lubaki eta harresi sistema, Gipuzkoa erdialdean. Aranzadiko Karlos Almortza historialariak emango ditu xehetasunak, etzi, Ataunen.
Aurtengo edizioa ez da Legazpiraino iritsiko, lehen aldiz. Udalak ibilbidea aldatzeko eskatu dio antolakuntzari gutun baten bidez.