Lazkaoko motorzale bat hil zen atzo N-1 errepidean istripua izanda, Villabona parean
Igande arratsaldeko laurak hamar gutxian izan zuen ezbeharra, N-1en, Gasteizerako norantzan. Bertan hil zen 52 urteko gizonezko lazkaotarra. Ertzaintzak ikerketa hasi du, arrazoiak argitzeko.
Lazkaoko 52 urteko gizonezko bat da atzo N-1 errepidean istripuan hildakoa. Amasa-Villabona parean (Gipuzkoa), autobidean izan zuen ezbeharra, Gasteizerako norantzan. Yamaha moto batean zihoan. Kolpea izan eta berehala hil zen, Tolosaldeko Ataria egunkariak argitaratu duenez. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, ezbeharra nola eta zergatik izan zuen argitzeko. Gertaerari buruzko informazioren bat eman dezaketen pertsonak Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatearekin (943 53 91 25) harremanetan jartzeko eskatu dute.