2023ko Frantziako Tourreko bigarren etapa Goierritik pasako da
Uztailaren 2an, Gasteiz eta Donostia arteko 210 kilometroko etapan Udana eta Aztiria igo beharko dituzte txirrindulariek.
2023ko uztailaren 1ean Euskal Herrian hasiko da Frantziako Tourra, Bilbon zehazki eta lehenengo hiru etapak Euskal Herriko errepideetan osatuko dira. Goierrira ere iritsiko da uztailaren 2an, igandean, Legazpitik, Udana mendatetik barrena. Handik Aztirira joango dira. Zaldibiatik agurtuko dute txirrindulariek Goierri.
Hiru etapak ondorengoak dira:
- Uztailaren 1ean: Bilbo-Bilbo (185 km)
- Uztailaren 2an: Gasteiz-Donostia (210 km)
- Uztailaren 3an: Zornotza-Baiona