Goierriko LAB enplegu duinaren alde mobilizatuko da bihar
Goierriko aldarria CAFeko atarian mobilizatuko da, 11:00etan. Kexu dira patronala enplegu «duina» «suntsitzen» ari dela, «prekarizazio prozesua azkartuz eta desberdintasun sozialak areagotuz».
LABek Kalitatezko enplegu suntsiketaren aurka. Enplegu duinaren defentsan! lemapean elkarretaratzeak egingo ditu bihar. Goierriko aldarria CAFeko atarian mobilizatuko da, 11:00etan. Kexu dira patronala enplegu «duina» «suntsitzen» ari dela, «prekarizazio prozesua azkartuz eta desberdintasun sozialak areagotuz». «Lantokietan borroka sindikalak biderkatzera goaz, kalean dinamika soziala hauspotuko ditugu eta lan eta bizi baldintzak eraldatzeko euskal bide orria sustatuko dugu», zin egin dute.