Treba Gurasoen beste bi hitzaldi jarri dituzte martxorako
LAZKAO // Haurren pantaila erabileraren hitzaldiaren «arrakasta» ikusita, udalak Treba Gurasoak ekimeneko beste bi hitzaldi antolatu ditu. Martxoaren23an Arauak eta mugak familian gaia landuko du Leire Cano psikopedagogoak; eta 30ean, Emozioen garrantzia familian Donna Apellaniz terapeutak. Izena lazkao.eus-en eman daiteke.













