Artxiboa hustu eta osasun zentroaren esku utzi dute lokala
Udal artxiboa Arana kaleko 17. zenbakiko lokalera eramaten hasi dira, anbulatorioaren azpiko lokala hustu eta gero. Lokal hura Osakidetzaren esku utzi dute.
Ordiziako Udalak Osakidetzarekin hartutako konpromisoaren barruan, bukatu dituzte udal artxiboa husteko lanak. Domingo Unanue plazan, anbulatorioaren azpian dagoen lokala osasun zentroaren esku utzi dute, handitze obrak egiteko. Udal artxiboa Arana kaleko 17. zenbakiko lokalera mugitutzeko lanekin hasi dira orain.