Andoni Luiz Aduriz Igartubeiti Baserri Museoan
Iragarki bat grabatu du sukaldari donostiarrak Ezkioko baserri-museoan.
Andoni Luis Aduriz sukaldari donostiarra Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan izan da grabatzen. Duela bi bat aste sare sozialetan partekatu zuen Adurizek berak bertan zela. Auto iragarki baterako grabaketa lanak egin dituzte museoan eta sukaldaria izan da protagonista. Kostaldetik Goierrira, porru salteatuak kozinatu ditu iragarkirako Ezkioko baserrian, Idiazabal Gazta ere erabilita. Hemen bideoa: