Beasainek Aitor Lorea fitxatu du
Osasunako lehen taldera iritsi zen 18 urterekin. Calahorrako bigarren taldean zebilen egun
Beasainek erasoa are gehiago sendotu du, Aitor Lorea aurrelari nafarra fitxatu baitu. Gazte nabarmendu zen eta oraindik jubenila zela Osasunako lehen taldearekin debuta egin zuen. Ez zuen lehen taldean egonkortzea lortu eta Oviedoko bigarren taldera joan zen aurrena eta Calahorrako bigarren taldera, gero. Beasainen maila berean aritu da orain arte, hortaz, baina beste multzo batean. Hamabost partidetan bi gol sartu ditu.
Beasainek Vitoriaren aurka jokatuko du asteburu honetan. Etzi izango da partida, 16:00etan, Eibarko Unbe futbol zelaian. Eibar eta Vitoria taldeak kidetuta daude eta gasteiztarrak izan arren, Gipuzkoan jokatzen dituzte euren partida batzuk. Bi puntuko aldea dago bi taldeen artean.