Perunezar inguruko herri bideko luizia konpondu dute
Azaroko eurite mardulen ondorioz, hainbat luizi eta lur mugimendu izan ziren Ataunen luze-zabalean. Haietako luizi bat Kaxio oinezko herribidera etorri zen, San Gregorioko Murkondo bailarako Perunezar eta Etxetxo baserrien artean. Ataungo Udalak aste honetan berri eman du konpondu dituela luiziaren eraginak, lurra kenduta, murkoa sendotuta eta zoruan hartxintxarra botata.