VII. Jentilen Baratza ipuin lehiaketako sariak banatu dituzte
Ataungo Barandiaran museoan egin zen atzo sari banaketa. Mailaz maila, ondorengoak dira irabazleak.
Jentilbaratza kultur elkarteak antolatutako VII. Jentilen Baratza ipuin lehiaketako sariak banatu ziren atzo arratsaldean, Ataun San Gregorioko Barandiaran museoan. Antolatzaileak gustura daude, aurtengo lehiaketan ipuin asko (Ataungo eskolatik LHko bi mailatan 101 ipuin) jaso dituztelako, eta horietako asko, kalitate onekoak. Epaileen lana ez dela erraza izan nabarmendu zuten. Ekitaldian, maila bakoitzean 1. saria lortutako ipuinak irakurri zituzten.
Era berean, eskerrak eman nahi izan zizkien Ataungo Udalari, Goierri bailarako ikastetxeei (batez ere Beasaingo Loinazpe ikastetxeari, San Benito Ikastola eta Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari, hala nola irakasleei, gazteen parte hartzea ahalbidetzeko ahalegin handia eta laguntza egokia eman baitigute).
Sarituek Ataungo komertzioetan eta Gerrikon gastatzeko bonuak jaso dituzte.
Sarituak
LH3 – LH4
- Lier Imaz Arrondo (Etsai gorria)
- Aner Arrondo Goikoetxea (Jentilen urrezko txanpona)
- Orkatz Jimenez (Torto mendian galdu da)
LH5 – LH6
- Urtzi Urrestarazu (Ala papila)
- Lili Zaldua Frutos (Mariren sorginkeria)
- Haizea Artola (Atxon Jentilbaratzan)
DBH1-2
- Aiert Zubeldia (Estalaktita misioa)
- Izaro Aranburu Ansa (Xelebrekeriak besterik ez)
- Itsaso Perez (Basoaren beste aldean)













