Natur Ondarearen Kontserbazioa ezagutzeko ibilaldia
ITSASO // Igandean, Natur Ondarearen Kontserbaziorako lanak ezagutzeko ibilaldi gidatua egongo da Itsason. Mikel Etxeberria Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak hiru gunetan egindako lanak eta horien helburuak azalduko ditu. Kizkitzan hasiko da 10:30ean. San Lorentzora joango dira 11:30erako, eta bertatik Alegiara 13:00etan. 13:20ean bukatuko da. Aurrez udaletxean izena ematea gomendatu dute.













