Beste urtebete Sahara Krosik gabe
Otsaileko azken igandean egin ohi dute Sahararen aldeko herri lasterketa, baina iaz bezala bertan behera geratu da.
Aurten ere ez da Sahara Krosa ospatuko Ormaiztegin. Otsaileko azken igandean izan ohi da herri lasterketa, baina iaz bezala, aurten ere bertan behera geratu da azken bi hilabeteetako osasun neurriak direla eta. Kaleak korrikalariz bete ohi dira Sahararen herriaren aldeko elkartasun ekitaldian. Antolaketa lanak, baina, hilabete batzuk lehenago hasten dira, eta gaur egun ia murrizketarik gabeko egoera bizi badugu ere, duela bi hilabete oso bestelakoa zenez egoera, 2022ko Sahara Krosa ere bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.