Txalaparta ikastaroari ekin dio Toberak
Atzo izan zuten lehen saioa. 10 lagunek eman dute izena hastapeneko mailan.
Zegamako, Zeraingo, Segurako eta Mutiloako Tobera Musika Eskolak antolatutako txalaparta ikastaroa hasi da dagoeneko. Atzo izan zuten aurreneko saioa. 10 lagunek eman dute izena hastapeneko mailan, eta dozena bat lagunek sakontzean. Hastapeneko 4 saio izango dira, eta apirilean eta maiatzean sakontzeko beste 4 saio egingo dituzte. Aste Santuko oporraldien ondoren, aldiz, batukada ikastaroa antolatuko du Toberak. Informazioa nahi dutenek tobera@tobera.org helbide elektronikora idatzi dezakete.