Abenduaren 9an Gabirian luizia etorritako trenbide zatia konponduko du Adif-ek
Trenbide azpiegituren administratzaile Adif-ek jakinarazi du 3.063.810 euro (BEZa barne) inbertituko dituela Gabiria eta Zumarraga bitarteko trenbide zatian.
Trenbide azpiegituren administratzaile Adif-ek jakinarazi du 3.063.810 euro (BEZa barne) inbertituko dituela Gabiria eta Zumarraga bitarteko trenbide zatian. Abenduaren 9an euriteen ondorioz Eizmendi tunelaren ahora etorri zen lur jausiaren kalteak konponduko ditu. Aldirietako tren batek jo zuen harri eta lokatz luizia, eta iraulita gelditu zen. Ez zen zauriturik izan.
Adif-ek herenegun prentsa ohar batean zabaldu zuenez, abenduan zirkulazioa berrezartzeko lain atondu zuten lur jausi lekua. Lan sakonagoak egingo dituzte orain.
Sendotzea eta drenajea
Mendi-bizkarra egonkortzeko egitura sendotu, trenbide-lubakia ziurtatu eta drenajea hobetuko dituzte. Horrez gain, 570/155 eta 570/582 kilometro puntuen artean trabesak errailak eta lurrez nahastutako balastoa aldatuko dituzte. Tunelaren drenaje kaltetua eta tunelaren aho inguruko galiboak ere hobetuko dira.
Lanak Tecsa enpresak egingo ditu. Obraren kontrola kudeatzeko eta teknikoki aholkatzeko, berriz, Sondeos, Estructuras y Geotecnia kontratatu du Adif-ek, beste 245.079 eurorekin.