2022/3/2

Abenduaren 9an Gabirian luizia etorritako trenbide zatia konponduko du Adif-ek

Trenbide azpiegituren administratzaile Adif-ek jakinarazi du 3.063.810 euro (BEZa barne) inbertituko dituela Gabiria eta Zumarraga bitarteko trenbide zatian.

Ahalduntze Eskola, eragiteko eta saretzeko

Ahalduntze Eskola aurkeztu dute gaur Idiazabalen. Martxoaren 11rako ziklikotasuna ezagutzeko tailerra antolatu dute.

Laneratzea sustatzeko programa abian da Goiekiren eskutik

'Lorategiak eta berdeguneak instalatu eta mantentzea' programarekin egoera zaurgarrian dauden hamar pertsonak oinarrizko formakuntza jaso ostean praktikak burutuko dituzte Goierriko udaletxeetan.

Udalak oparoaldi finantzarioan

Goierriko udalek iazko foru funtsetik espero baino 8 milioi gehiago jaso dituzte, 55,2 milioi guztira. Zerga bilketaren errekorrak 2022rako ere aurreikuspena goian jarri du

Matraka eta Katxalin, Emakumeen Etxeko lokalaren lehen erabiltzaileak

Saturnino Telleria kaleko musika eskola ohian ireki dute lokala. Momentuz bi elkartek bakarrik erabiltzen dute, baina Legazpiko emakume guztiei irekita dago egoitza

Lehen aldiz 4 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du Idiazabalek

Igoeraren arrazoia Foru Funtsaren igoera da, %12 handitu dena. Pilarrenea atzeko bizikleta gunea txukundu eta haurreskolako sarrera hobetuko dute, besteak beste

Urretxuko Adinekoen Mahaiak ekitaldi sorta antolatu du

Zikloak, ikastaroak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Andoni Salamerok doluari buruz hitz egingo du eta Amaia Siguenzak elikadura izango du mintzagai

Etxezarreta 11ko lokala Osakidetzari ematea onartu du udalbatzak, aho batez

Etxezarreta 11 zenbakian kokatzen den osasun zentroa handitzea ahalbidetuko dio Osakidetzari. 2026rako berdintasun printzipioa udal politika publiko guztietan txertatzeko konpromisoa hartu da

HARA!

Txindoki institutuko ikasleek historia klase berezia jasoko dute

Batxilergo 2.mailako ikasle talde batek Euskal Telebistako Itxi liburuak saioan parte hartu du. Bihar igorriko dute

Ikastaroak berreskuratuko ditu martxoko azoka bereziak

Hazia loradendak liliekin apainketak nola egin irakatsiko du martxoko azoka berezian

German Urteagak Lazkaon hitzaldia egingo du gaur

'Berriketan' zikoaren barruan, 'Transizio prozesuaren kalenturak' hitzaldia egingo du Urteagak.

GoiErrotik elkarte sortu berriak hitzaldi batekin hasiko du ibilbidea

Azken urteetan bizitakoaren errotik sortu da elkartea eta «iritzi kritikoa» sustatzea du helburu. 'Gure haur eta gazteak laguntzeko prest?' hitzaldia antolatu dute

ariane vierbücher

Korrikalariek hiru lasterketa izango dituzte martxoan Beasainen

Martxoa kirol ekitaldien hilabetea izaten da Beasainen. Loinatz Txirrindulari Elkarteko eta Bealak lasterkarien taldeko kideek maila desberdinetako txirrindulariak eta korrikalariak elkartuko dituzte Beasainen.

Stock azoka jendetsua

Bi-Tartean elkarteak antolatutako stock azokak harrera ona izan du, eta jende asko gerturatu da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa