Laneratzea sustatzeko programa abian da Goiekiren eskutik
'Lorategiak eta berdeguneak instalatu eta mantentzea' programarekin egoera zaurgarrian dauden hamar pertsonak oinarrizko formakuntza jaso ostean praktikak burutuko dituzte Goierriko udaletxeetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-EKIN LANEAN enplegagarritasun eta aktibazio inklusiborako estrategiaren testuinguruan identifikatu da, langabezian dagoen pertsonen ehuneko handi batek, oinarrizko formakuntzarik ez duela. Horri erantzuteko, proiektu desberdinak bultzatzen ari da Aldundia, eskualdez eskualde.
Gremio desberdinetan formakuntza izatea eta profesional polibalenteak garatzeko helburuarekin, Goierrin, Goiekiren bidez eta beste eragile batzuen babesarekin, momentuz lorezaintza gremiorako formakuntza sortu da. Hala ere, etorkizunerako gainontzeko gremioetako formakuntzak (igeltserotza, iturgintza, margolaritza..) eskaintzako aukera egongo dela aurreikusten da.
Aldundiko Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusi den Unai Andueza, Goiekiren egoitzara egindako bisitan berretsi du, bide horretan lanean segitzeko konpromisoa mantentzen dutela.
Iker Galparsorok, Goiekiko Zuzendari Orokorraren hitzetan, «egoera zaurgarrian dauden pertsonak gizarteratu eta lan aukera berriak eskaintzea da programa honen helburu nagusia».
Momentu honetan, 10 pertsona ari dira lorezaintza ikastaroa gauzatzen. Formakuntza hau, Fraisoro eskolan (Zizurkil) ari dira burutzen, arlo horretan, Gipuzkoako erreferente delako.
Hiru alderdi
Hiru alderdi lantzen ditu formakuntzak: Emplea Fundazioarekin formakuntza teknikoaz gain, zeharkako gaitasunen lanketa egiten dute; Fraisoron, lorezaintzari dagokion formakuntza teknikoa jasotzen da; eta praktikak egingo dituzte udaletxeetan.