Pilates zer den ezagutzeko aukera Bikuña kiroldegian
Ate irekien jardunaldiak egingo ditu martxoaren 15ean eta 17an, goizez eta arratsaldez. Izena eman behar da aurretik
Pilates zer den jakiteko aukera izango da Legazpin, Bikuña kiroldegiak antolatu dituen ate irekien jardunaldiei esker. Martxoaren 15ean eta 17an izango dira bi jardunaldiak, 09:15etik 10:15era, eta 19:15etik 20:15era.
Herritar guztiek parte har dezakete, baina izena eman behar da aurretik, kiroldegiko harreran edo 943 73 12 43 telefono zenbakira deituta. Saioak doakoak dira.