Sorgintxulo, Legazpiko gazteak astintzeko gogoz
Ekintza ugari antolatu ditu datozen asteetarako. Aurten kanpaldia egingo du, Sorian.
Aspaldiko partez, Legazpiko haurrek eta gazteek aisialdiaz euskaraz gozatzeko aukera ugari dituzte. Azken bi urteak ia geldirik egon ondoren, Sorgintxulok indartsu hasi du aurtengoa. Duela hilabete, talde bat izotzaren gainean patinatzera eraman zuen, eta gero, Kultur Etxean elkartu zuen beste bat, joko saioa egiteko. Datozen asteetarako ere hainbat ekintza antolatu ditu, eta udako kanpaldia prestatzen hasi da.
Pazko astean, Arantzara
Apirilaren 19tik 21era Arantzako aterpera (Nafarroa) joango dira,DBHko ikasleekin. Izena bihar eman behar da, 17:00etatik 19:00etara, Sorgintxuloren Itxaropen auzoko lokalean.
Udan, Soriara
Bihar eman behar dute izena, baita ere, uztailaren 15etik 29ra, Soriako Talveila herrian egingo duten kanpaldira joan nahi duten DBHko ikasleek. 60 plaza daude eta izen-emateak gehiago badira, zozketa egingo dute hilaren 25ean, 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.
Apirilaren 2an eta 3an, Lakiolara
DBH-1 eta DBH-2ko ikasleekin Lakiolako aterpetxera joango dira, apirilaren 1etik 2rako gaua pasatzera. Izen-ematea martxoaren 24an egin beharko da, 17:00etatik 19:00etara, taldearen lokalean. 30 plaza daude.
Martxoaren 26an, gyncana
LH-ko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta, gyncana saioa egingo du Sorgintxulok martxoaren 26an, 17.00etan hasita, Euskal Herria plazan. Izen-ematea martxoaren 23ko 15.00ak arte egin dautek, on-line udalaren webgunean edo herriko ikastetxeetan.