Udana ez dute irekiko bihar
Garraiolarien grebak eraginda, ezin izan dute errepidea zabaltzeko lanak amaitu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, Udanako mendatea ezin izango dute ireki bihar eguerdian, aginduta zuten bezala.
Oharrean garraiolarien grebari egotzi diote errepidea ireki ez izana: “Garraioaren grebak eragina izan du irekiera hori posible izan zedin egin gabe zeuden lanetan”. Aldundiak ez du argitu noiz irekiko duten.