Aldundiaren udalekuetarako izena eman daiteke Legazpin
Kultur Etxean egin behar dira eskaerak martxoaren 21etik 29ra bitartean. Internetez ere eman daiteke izena.
Aurten ere Legazpin eman daiteke izena Aldundiak antolatutako udalekuetan eta gazte oporraldietan parte hartzeko. Udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta daude, eta gazte oporraldiak 14 eta 17 urte bitartekoei.
Bi programetan parte hartzeko izen-ematea martxoaren 21etik 29ra bitartean egongo da irekita. Legazpin, Kultur Etxeko harreran egin daiteke, 14:30etik 17:30era edo Interneten; www.gipuzkoa.eus/udalekuak edo www.gipuzkoa.eus/GO.
Ohi bezala, eskaerak banaka edo taldeka egin daitezke, eta taldeka bada, gehienez hiru neska-mutilenak izango dira. Plazak zozketa bidez banatuko dira apirilaren 4an, eta plaza lortzen dutenek behin-betiko eman beharko dute izena apirilaren 5etik 13ra.
Udalekuak Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat tokitan izango dira, eta gazte oporraldiak Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Caceres, Huesca, Valentzia, Castellon, Madrid, Guadalajara eta Avilan egingo dira.