Mirandaolako burdinola eta Ogiaren Txokoa, Espainiako telebistan
TVEko 'Aqui la tierra' saiokoak Legazpin izan ziren duela aste batzuk, eta egunotan emitituko dituzte erreportajeak.
Espainiako TVEko lehen kateko Aqui la tierra saioko ekipo bat Legazpin izan zen duela aste batzuk, eta gaur eta bihar emango dituzte herrian hartutako irudiak, 20:30etik aurrera.
Gaur, Mirandaolan olagizonekin grabatutako saioa emango dute, eta bihar, Brinkolako Ogiaren Txokoan eta Igeralde errotan grabatutakoa. Azken honetan Tibur Agirre agertuko da, ogia egiten.