Sorgintxulok 120 haur bildu ditu gynkana batean
Larunbat arratsaldean egin zuen Legazpiko plazan. Hurrengo asteburuan Lakiolako aterpera joango dira DBHko 1. eta 2. mailakoekin, gaua pasatzera
Jolaserako eta lehiarako gogoz zeuden 120 haur bildu zituen Sorgintxulo elkarteak larunbat arratsaldean Legazpiko plazan. Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleei zuzendutako gynkana bat zen jokoan, eta eguraldia lagun, ederki pasa zuten partaide guztiek.
Aisialdi taldearen hurrengo hitzordua asteburu honetan bertan da. Lakiolako aterpera joango dira larunbatetik igandera bitarteko gaua pasatzera, DBH1 eta DBH2ko ikasleekin.