22. Korrika zuzenean
Amurrion hasi eta Donostian bukatu arte, 22. Korrikaren ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera izango duzue 'Goierriko Hitza'-ren webgunean. Goierrin dabil dagoeneko 22. Korrika. Gaur arratsaldean sartu da Aizpurutxotik barrena (15:10), eta herriz herri 60 kilometro egin ondoren, Legorretatik irtengo da iluntze-gauean (21:15). Esteka honetan sakatuz gero Goierriko ibilbide osoa zuzenean ikus daiteke.

Euskarazko hainbat hedabideren lankidetzari esker, Goierriko Hitza-ren webgunean zuzenean ikusi ahal izango da Korrikaren hasiera ekitaldia eta Korrikaren ibilbide osoa.