Gogora institutuak gaur baieztatu dio familiari, DNA frogak egin ondoren, 1937an hil zuten gudariarenak direla. Hurrengo pausoa hezurkiak herrira ekartzea izango da.
Amurrion hasi eta Donostian bukatu arte, 22. Korrikaren ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera izango duzue 'Goierriko Hitza'-ren webgunean. Goierrin dabil dagoeneko 22. Korrika. Gaur arratsaldean sartu da Aizpurutxotik barrena (15:10), eta herriz herri 60 kilometro egin ondoren, Legorretatik irtengo da iluntze-gauean (21:15). Esteka honetan sakatuz gero Goierriko ibilbide osoa zuzenean ikus daiteke.
Bildutako dirua Europa de los Pueblos Insitutura bideratuko da. Erreserba egiteko 616437817 zenbakira deitu behar da.
Euskalmeten arabera, bihar eta larunbatean 200 eta 400 metro artean zuritu dezake.
Elkarretaratzeak egingo dituzte lehen arretako zentroen atarietan, ostiralean, 13.00etan.
Zortzi bikotek parte hartu dute. Finala igandean jokatu zuten, igandean. Jon eta Mikel Begiristainek 35 eta 18 irabazi zieten Xabier Ibargureni eta Garikoitz Agirrezabali.
Ia lau hilabetez egon da itxita, iazko abenduaren hasieran euriteek eragindako kalte larriak konpontzeko lanen ondorioz.
Gaur arratsaldean, 16:30ean, abiatuko da 22. Korrika Amurriotik (Araba), eta 'Goierriko Hitza'-ren webgunean Korrika zuzenean ikusteko aukera izango da. Aurrez, 16:00etan, hasiera ekitaldia zuzenean ikusteko aukera ere eskainiko du webgune honek. Horretarako, ondoko irudiari sakatu besterik ez duzue egin behar.
Valentziako maratoitik ez du distantzia horretako beste probarik egin. Helburua da marka pertsonala ontzea.
Ukrainaren inbasioa gaitzetsiz adierazpen instituzionala adostu dute udaleko bozeramaileek. Zortzi puntutan oinarritzen da dokumentua.
'Lazkao garatuz' egitaraua apirilaren 6an hasiko da, Tasio Erkiziaren hitzaldiarekin. Basogintzari buruz ariko dira maiatzeko hitzaldian, eta kirolari buruz ekainekoan.
Elkarteak 200 bazkide inguru ditu. Gehienak legazpiarrak dira, baina Nafarroa, Katalunia, Valladolid, Valentzia, Galizia eta Andaluziakoak ere badaude.
Dorleta Kortazar ipuin kontalariak egingo du saioa.
Hilabeteroko jardunari ekingo dio berriz ere taldeak.
San Joan egunean irtenda, hiru egun igaroko dituzte bertako txokoak bisitatuz. Izenak emateko epea datorren astean irekiko dute. Emakume elkarteak ipar martxa ikastaroa egin berri du.
Herriko merkatari txikiak eta ostalariak babesteko eta kontsumoa indartzeko asmoarekin abiatu dute. 500 euroko balioa duen balea zozkatuko dute
Iruña Veleia Martxan taldeak aztarnategiaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Josetxo Mendia historialari beasaindarra izango da hizlari