Aita Iparragirre Herri Eskolako mendi taldea Arranoaitzen
Hilabeteroko jardunari ekingo dio berriz ere taldeak.
Aita Iparragirre Herri Eskolako mendi taldea Arranoaitzen ibili zen asteburuan. Pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, igandean egin zuten lehen irteera. Zegamako apeaderotik abiatu eta Arranoaitz gainerainoko bidea egin zuten. Ume eta heldu, talde ederra elkartu ziren eta eguraldi zoragarria lagun, naturaz eta inguruaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Taldeak berriro ekingo dio hilabeteroko jardunari. Parte hartu nahi duen oro gonbidatua dago.