Elurra ate joka, eguraldi iragarpenaren arabera
Euskalmeten arabera, bihar eta larunbatean 200 eta 400 metro artean zuritu dezake.
Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, negu itzuliko da gaur gauetik aurrera. Gaur, egun amaieran, 21:00etatik aurrera, 600-800 metroan elurra egin dezakeela iragarri du. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago Kantauri isurialdean, eta prezipitazioa ugaria izango da hainbat tokitan. Ipar partean baliteke trumoi-ekaitzak jotzea eta txingorra egitea.
Alerta laranja, bihar eta etzi
Bestalde, bihar eta etzi, elur kota 200-300 metroan egongo da; egunak aurrera egin ahala, 400-500 metro inguruan kokatuko da elur maila. Zaparradak trumoitsuak izan daitezke eta txingorra egin dezake, batez ere, Kantauri isurialdean.