Eneko Agirrezabal Milango Filipides maratoian lehiatuko da asteburuan
Valentziako maratoitik ez du distantzia horretako beste probarik egin. Helburua da marka pertsonala ontzea.
Eneko Agirrezabal Txindoki Atletismo Taldeko lasterkariak Filipides maratoian (Milan, Italia) parte hartuko du asteburuan. Iragan abenduan, Valentziako maratoia utzi behar izan eta gero, Ordiziako San Silbestre lasterketatik ez du beste lasterketarik jokatu segurarrak, beraz, gogo berezia du, iaz munduko maratoi azkarrena izan zen Milango maratoi honetan parte hartzeko. Gainera, lehenengo aldia du Espainiatik kanpoko maratoi batean. Agirrezabalen helburua izango da, orain arte egin duen marka hobetzea; 2:13:48ko denbora egin zuen Valentziako maratoian, 2020 urtean.