Goierriko Kopako XI. pala txapelketa Begiristain anaiek irabazi dute
Zortzi bikotek parte hartu dute. Finala igandean jokatu zuten, igandean. Jon eta Mikel Begiristainek 35 eta 18 irabazi zieten Xabier Ibargureni eta Garikoitz Agirrezabali.
Goierriko pilota txapelketa entzutetsu bat jokatu dute aurten berriz. XI. Goierriko Kopa pala txapelketa igandean bukatu zen, Olaberrian, finala jokatuta. Jon eta Mikel Begiristain anaiek irabazi dute, finalean Xabier Ibarguren lazkaotarra eta Garikoitz Agirrezabal urretxuarra 35 eta 18 menperatuta.
Lasarten bizi dira Begiristain anaiak, baina Beasainen jaioak dira eta Ataungo sustraiak dituzte gurasoen partetik. Goierriko txapelketarekin hortik dute lotura. Finaleko pilotari onena Jon Begiristain aurrelaria izendatu zuten, bi anaietan zaharrena.
Aurrez, finalaurrekoetan Berasategi-Agirre kanporatu zituzten txapeldunek, 35-29. Beste adarrean, Ibargurenek eta Agirrezabalek 35-30 irabazita utzi zituzten kalean Ropero-Olaran.
Zortzi bikoek parte hartu dute denera XI. Goierriko Kopan, final-laurdenetako kanporaketan hasita. Irastortza-Letamendia, Iraola-Andonegi, Gelbentzu-Mendikoa eta Arrieta-Garrido bikoteak kanporatu zituzten koska horretan.