Hasiera ekitaldia eta Korrika zuzenean
Gaur arratsaldean, 16:30ean, abiatuko da 22. Korrika Amurriotik (Araba), eta 'Goierriko Hitza'-ren webgunean Korrika zuzenean ikusteko aukera izango da. Aurrez, 16:00etan, hasiera ekitaldia zuzenean ikusteko aukera ere eskainiko du webgune honek. Horretarako, ondoko irudiari sakatu besterik ez duzue egin behar.

Euskarazko hainbat hedabideren lankidetzari esker, Goierriko Hitza-ren webgunean zuzenean ikusi ahal izango da Korrikaren hasiera ekitaldia eta Korrikaren ibilbide osoa.