Iruña Veleia Martxan taldeak hitzaldia egingo du Beasainen
Iruña Veleia Martxan taldeak aztarnategiaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Josetxo Mendia historialari beasaindarra izango da hizlari
Iruña Veleia Martxan taldeak aztarnategiaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Josetxo Mendia historialari beasaindarra izango da hizlaria.
Iruña Veleiako aztarnategiaren nondik norakoak azalduko ditu, Brontze Arotik hasi, erromatar garaia aztertu eta Erdi Arora nola iristen den erakutsiz. Bertako aurkikuntzek sortutako eztabaidari ere helduko dio. «Zehatz-mehatz» azalduko dutela iragarri dute: epaiketan zehar bi aldeek plazaratutako argudioak jorratuko dituzte, eta Iruña Veleia Martxan herri plataformak proposatzen dituen irtenbideak aurkeztuko dituzte.