Lazkaon osoko bilkura egingo du gaur udalbatzak
LAZKAO // Lazkaoko Udalak martxoko ohiko osoko bilkura gaur du, 18:30ean, udaletxean. Hamabi puntuko gai ordena luzean, besteak beste, 2021eko diru likidazioa, kiroldegia handitzeko obren esleipena, Iturgaitzako eremu bat besterentzea, eta taberna terrazen %100eko hobaria landuko dituzte, baita beste lau mozio ere.













