'Lazkao garatuz' hitzaldi sorta antolatu du EH Bilduk, urterako
Lazkaoko EH Bildu alderdiak Lazkao garatuz izeneko hitzaldi sorta prestatu du, apiriletik datorren urteko martxora bitarte iraungo duena. Hilean hitzaldi bateko maiztasuna izango du, eta bakoitzean arlo edo gai bat landuko dute.
Herritar guztientzat antolatutako hitzaldiak direla nabarmendu zuten EH Bilduko udal zinegotziek, herenegun aurkezpenean. Lazkaoren garapenerako interesgarriak izango direla aurreratu dute. Printzipioz, lehen hiru hitzaldiak zehaztu dituzte. Gaiak bai, baina hizlariak «are interesgarriagoak» izango direla aurreratu dute.
Lehena, Tasio Erkiziarekin
Lehenengo hitzaldia apirilaren 6an da, datorren asteazkenean. Tasio Erkizia HBko Mahai Nazionaleko kide izana elikadura burujabetzari buruz mintzatuko da. Jan eta jabe liburua idatzi du.
Maiatzaren 11n, Errez basogintza kooperatibako kide bat iznago da Lazkao garatuz zikloan. Basoak kudeatzeko modu berritzaile bat proposatuko du. Ekainaren 15ean, kirolari eskainita, Iñaki Perurena eta Karmele Gisasola kirolariak, eta Joxe Mari Apaolaza kazetaria ariko dira.













