Ikaspostuen plangintzaren aurkako protesta ekintza egin du Domingo Agirre eskolako komunitateak
Elkarretaratzea egin dute gaur goizean Laubiden irakasleek, ikasleek eta gurasoek, eta manifestazioan joan dira gero eskolara. Legazpin eskola publikoak ikaspostuen %32 du eta itunpeko ikastetxeak %68.
Legazpiko Domingo Agirre eskola publikoko komunitatea ez dago ados ikaspostuen banaketarekin, eta hori adierazteko elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute gaur goizean irakasleek, ikasleek eta gurasoek Laubide auzoan.
Eskolak banatu duen informazio orrian jasotzen denez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2022-2023 ikasturterako Gipuzkoan ezarri duen ikaspostu eskaintzak “alarma guztiak” piztu ditu. “Zentroen artean dagoen eskolatze desoreka eta segregazio maila” aipatzen ditu, eta Hekuntza Sailak egoerari horri aurre egiteko “asmorik ez duela” dirudiela azaldu du.
Legazpiko kasua aipatzen du, beste adibide batzuen artean. Legazpin, eskola publikoak Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasmailan ikaspostuen %32 du izendatuta, eta itunpeko ikastetxeak %68. Banaketa berdina da Urretxu-Zumarragan.
Orain, datozen sei ikasturteetarako plangintza eta banaketa dira erabakitzeko, eta horrek “errealitate demografikoari eta atzerriko ikasleen beharrezko integrazioari erantzun beharko lioke, eskolatze orekatua bermatzeko”. Alde horretatik, udalerri bakoitzean eskainiko diren ikaspostuen “%50 gutxienez eskola publikoaren eskaintzari dagozkiola bermatzea” eskatzen dute.
Domingo Agirrek bat egin du Gipuzkoako eskola publikoen Eskola Komunitateekin, eta Hezkuntza Sailari eskaera bateratua helarazi nahi diote: “eskatutako ikaspostu publikoen eskaintzari buruzko negoziazioa zabaltzea”.