Korrika Txikiak Legazpiko kaleak zeharkatu ditu
Urtatzatik plazara arteko ibilbidea egin du, lekukoa herriko ikastetxeetako ikasleen artean txandaka eramanez. Plazan festa lehertu da.
Abiada bizian egin du Korrika Txikiak Legazpiko ibilbidea gaur goizean. Urtatza auzotik aterata, plazan amaitu da, lekukoa herriko hiru ikastetxeen artean eraman dutela.
Plazara iritsitakoan, festa lehertu da, baina aurretik Korrikaren manifestua irakurri dute. Ondoren, Hitzekin abestia dantzatu dute bertan bildutako guztiak taldeka banatuta. Kaktus DJ arduratu da musika jartzeaz eta plaza guztia dantzan jartzeaz. Festa honetara LegazTipiTapa ekimenean parte hartzen duten legazpiarrak ere batu dira, baita Nagusilaneko boluntarioek lagunduta hurbildu diren hainbat nagusi ere.
Plazako dantza saioa amaitu aurretik, Domingo Agirre ikastetxekoek eskolarantz alde egin dute, eta kalejiran egin dute bidea.