Herritarrekin ospatu du Ilintik 30. urteurreneko festa
Larunbat goiza aukeratu zuen Legazpiko merkataritza elkarteak festarako. Haurrentzako jokoak, pintxoak, musika eta erraldoien kalejira izan ziren Helgialden eta plazan. Hotz Legazpirekin batera ateratako saskiaren irabazlea 1.140 zenbakia izan da.
Ilinti Legazpiko Merkataritza Elkarteak 30 urte bete ditu, eta pasa den larunbatean ospatu zuen urteurrena herritarrekin batera. Merkatariek antolatuta, festa giroa zabaldu zen goiz osoan Legazpin zehar.
Hegialden hasi zen ospakizuna, Sorgintxulo aisialdi taldeak haurrei eskainitako joko eta eskulan saioarekin. Bitartean, pintxoak banatu zituzten dohainik eta musikarik ez zen falta. Eguerdi aldera, Bruno eta Pakita erraldoien laguntzarekin kalejiran abiatu ziren plaza aldera, eta festak han izan zuen jarraipena, Xaiborrek animatuta.
Amaitzeko, Hotz Legazpirekin elkarlanean Ukrainaren alde antolatutako elkartasun saskiaren zozketa egin zuten. Zenbaki sariduna 1.140 izan da, MN ile apaindegian saldutakoa.