Ukrainaren aldeko Ilintiren saskia, 1.140 zenbakiarentzat
Ilintiren 30. urteurreneko festaren amaieran zozkatu zuten merkatzaritza elkarteak Hotz Legazpirekin batera Ukrainaren alde prestatutako elkartasun saskia. Zenbaki sariduna 1.140 izan zen, eta MN ile apaindegian saldu zuten. Maite Lonbidek irabazi du saskia. Ilintiren festa larunbat goizean ospatu zuten, Hegialden, kaleetan eta plazan, musikarekin, jokoekin eta erraldoiekin.