Gaueko autobus zerbitzu bereziak egongo dira Santikutzetan
Gaur eta bihar gauean Zumarragatik Legazpira joateko autobusa jarri Lurraldebusek. Herri barruan, Junetorrik areagotu egin du maiztasuna.

Gaur hasiko diren Legazpiko Santikutzetan autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte Lurraldebus konpainiak eta Junetorrik.
Gaur eta bihar, gaueko zerbitzua izango da Zumarraga eta Legazpi artean. Zumarragako geltokitik 23:30ean aterako da lehena, eta azkena 05:30ean; orduero egongo da. Legazpin Saturnino Tellerian geratuko da, lehena 23:50ean, eta azkena 05:50ean.
Herri barruan, berriz, festa egunetarako maiztasuna areagotu egin du Junetorrik, eta
Herri barruan, berriz, festa egunetarako maiztasuna areagotu egin du Junetorrik, eta maiatzaren 1ean, 2an eta 3an 10:30etik 14:30era eta 17:30etik 21:47era emango du zerbitzua. Maiatzaren 8an, Mirandaola Egunean, 10:30etik 14:30era bitartean, Motxorroko bidegurutzeraino joango da, jendea Mirandaolara hurbiltzeko.