Ukrainaren aldeko elkartasun zozketan 2.442 euro bildu ditu Ilintik
Ukrainaren aldeko elkartasun egunean Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko materiala eta dirua bildu zuten. Ilintiko bazkideek emandako produktuekin otarra osatu eta errifa bat antolatu zuten dirua biltzeko.
Ilintik parte hartu du aurreko asteetan Hotz Legazpik burututako Ukrainaren aldeko kanpainan, eta 2.442 euro bildu ditu merkatariek emandako produktuekin osatutako otarraren zozketan. Irudian, bi elkarteetako ordezkariak ikus daitezke, txekea entregatzean.
Apirilaren 9an material eta diru bilketa egin zuen Hotz Legazpin Hegialden eta Azokan, eta Ilintik zozketarako errifak saldu zituen egunean bertan, eta ondorengo asteetan herriko hainbat komertziotan. Apirilaren 23an egin zuten zozketan 1.140 zenbakia suertatu zen irabazlea. MN ile apaindegian salduta, Maite Lonbidek irabazi zuen otarra.