Legazpin hasiko da bihar Euskal Inertzia Kopa
Aztiritik Motxorrora arteko bidean egingo da goitibehera lasterketa, 16:00etan hasita. Santikutz jaietako bigarren goitibehera saioa izango da, maiatzaren 3ko sputnik jaitsieraren ondoren.

Euskal Inertzia Kopari hasiera emango dion goitibehera proba bihar jokatuko da Legazpin, Aztiritik Motxorro aldera osatu duten bi kilometroko ibilbidean zehar, eta 16:00etan hasita. Proban 39 partaide daude izena emanda. Horietatik hamar legazpiarrak dira, eta gainerakoak, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaikoak, eta Kantabria, Asturias, Zaragoza, Burgos eta Valentziakoak dira.
Lau kategoriatako ibilgailuak izango dira: europarrak, neumatikoak, speed trike-ak, uretanozkoak eta libreak. Partaideek hiru aldiz egingo dute jaitsiera, lehena entrenamenduzkoa, eta beste biak ofizialak. Azken horietatik denbora onena hartuko da kontuan sailkapenerako. Sari banaketa ekitaldia amaieran egingo dute, Aztirian bertan.
Legazpiko goitibehera proba hau Maldan Behera elkarteak antolatu du, boluntario ugariren laguntzarekin.
Legazpin abiatuko den Euskal Inertzia Kopa Euskal Herrian barrena egingo diren beste hamahiru lasterketekin osatutako da. Koparen lehen edizioa da.
Biharkoa, Santikutz jaietan egingo den bigarren gotibehera saioa izango da. Maiatzaren 3an, sputnik motako gotibeherak probatzeko aukera izan zuten legazpiarrek, San Ignazio auzoko aldapatik behera.