Ataunen baserriko barazki eta ziza azoka egingo dute igandean, nekazari egunez
Aia auzoko aterpean antolatuko dute bertako barazki eta ziza erakusketa, San Isidro ospatzeko, goizean. Herriko artzainen bost gazta mota banatuko dituzte. Bazkaria egingo dute gero
San Isidro eguneko nekazari azoka egiteko ohitura igandean gauzatuko dute Ataunen. Auzokako errondari segiz, Aian jarriko dute aurten, Erroipe aterpean, 11:00etatik aurrera. Egitaraua asteartean hasi zen, hala ere, Jakoba Errekondoren baratzegintza hitzaldiarekin.
Ataungo baserritarrek ekoitzitako barazkien postuak jarriko dituzte. Bakarrak eman du oraingoz izena. Postua jartzen dutenei 50na euro emango die udalak, eta bazkaria ordaindu. Edozein herritarrek jar dezake postua.
Ziza erakusketa ere egongo da, egunotako emanaldiaren arabera zenbat esan ezin bada ere.
Bazkari jendetsua
Oparoa gazta eskaintza izango da: bost artzain ataundarrek eramango dituzte gaztak, eta jende artean banatuko dira. Bazkarirako 50 bat lagun apuntatu dira, Haitzarri elkartean. Pikatxa, arkumea eta mamia, bertako jakiekin osatuko dute menua.