Dantzaokea egingo dute Loinatz Jaietan
Atxipi elkarteak Dantzaokerako izen ematea zabaldu du. Erakustaldia dela gogorarazi dute, eta ez lehiaketa
Azken hiru urteetan Tik Tokerako ikasitako urrats guztiak oholtzara eramateko garaia heldu da. Atxipi aisialdi taldeak Dantzaokeari jarraipena emango diola baieztatu du. Ia 20 urtez antolatu zuen iraganeko Txilibutxof aisialdi taldeak dantza ikuskizun hau.
Izen ematea zabalik da jada. Maiatzaren 31a baino lehen egin behar da, nahiz eta ekitaldia ekainaren 5ean izango den, 18:00etan. Loinatz jaietako bigarren igandea izango da, ohiko legez. Taldeek izan-ematearen ordenaren arabera hartuko dute parte. Dena den, guztiek 17:00etarako Bideluzen egon beharko dute.
6 urtetik 16 urte arterako gazteak animatu dituzte. Aurreko edizioetan 150 lagunetik gora aritu ziren dantzan. Talde bakoitzak, gutxienez, sei lagun izan beharko ditu, eta abesti edo dantza bakarra egin ahalko dute. Euskaraz izan beharko du.
Atxipikoek goratu dute erakustaldia dela eta ez lehiaketa. Beraz, ez da saririk egongo.