Euskara udalekuetan izena emateko epea luzatu egin dute
Beasaingo udalak antolatutako euskara udaleku itxietan izena emateko epea luzatu egin dute. 50 haurrentzako tokia dago denera. Izena emateko galdetegi hau bete behar da. Udalekuak uztailaren 4tik 13ra izango dira, Etxarri Aranatzen, Nafarroan. Aisialdi garaian ere euskara erabili ahal izatea da udalekuen zioa.