Zaldibiako hiru errota bisitatzeko aukera izango da asteburuan
Igandean Zaldibiako hiru errota ezagutzeko ibilbidea egingo dute: Zubieta, Olako errota eta Kanpain. Izena eman behar da aurrez.
Gipuzkoako Erroten Egunarekin bat eginda, Zaldibian igande honetan egingo dute herriko errotak ezagutarazteko saio irekia. Hiru errota ikusteko aukera izango da, bi kilometro inguruko ibilbide bat oinez eginez elkar lotuta. Haurrentzat ere egokia da.
Igandean, 10:30ean plazan elkartu, eta Zubieta baserrira joango dira lehenik. Errota martxan dauka, eta argindarra sortzen dute.
Handik bueltan, Olako errotan geldituko dira, han ere errota izan baitzen. Amaiera kalean dagoen Kanpain errotan izango du ibilaldiak. XII. mendekoa da, Gipuzkoako zaharrenetakoa, eta berriki atzera martxan jarri dute. 17:00etan ere irekiko dute.
Izena eman behar
Irteera eta bisitak doan dira, baina aurrez izena eman behar da kultur etxean (943 16 03 38; kulturetxea@zaldibia.eus). Jabeek emango dituzte azalpenak.