Marrazki lehiaketako lanak ikusgai eta udako ikastarorako izen-ematea irekita Legazpin
Arkatzak antolatuta maiatzaren 7an egin zen herri mailako lehiaketan 32 partaidek hartu zuten parte. Lan guztiak ostiralera arte daude ikusgai Kultur Etxean. Udarako eskaintza ere ireki du marrazketa elkarteak.
Kultur Etxeko erakusketa aretoan daude ikusgai Arkatza elkarteak antolatuta hilaren 7an egin zuten marrazki lehiaketara aurkeztutako lanak. Lehiaketaren 19. edizio horrek 32 partaide izan zituen, eta hauek izan ziren irabazkeak: A atalean (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila), Izar Legorguburu, Oinatz Hernandez eta Irati Azpiroz; B atalean (3. eta 4. maila), Nora Eskudero, Igor Andueza eta Hirune Garcia; eta D atalean (5. eta 6. maila), Eider Carballo, Alaine Martinez eta Ibai Olano.
Sari banaketa ekitaldia joan den astean egin zen, maiatzaren 10ean.
Uda ikastaroa
Arkatzak, bestetik, uztaileko ikastarorako izena emateko epea ireki du gaur, eta ekainaren 3ra arte egongo da zabalik. 28 plaza daude.
Ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango da, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:30era. Parte hartzeko gutxieneko adia 6 urte izango da (2016an jaioak). Ikastaroaren kostua 50 euro da